XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mahai gaineko janariak toki ezberdinetakoak dira: platanoak eta pinak urrutitik datoz.

Lehenengo untziz, gero trenez geltokiraino eta handik kamioneta batek eramaten ditu dendaraino.

Jolasten ari diren haur horien oinetakoak, jantziak eta jostailuak ere kanpotik ekarritakoak dira.

Denak tren batek garraiatu ditu.

Autobusak, kamioiak, untziak, trenak... garraiabideak dira.

Garraiabide hauek, pertsonak eta gauzak alde batetik bestera eramaten dituzte.

Autobusa, kamioia, untzia eta trenaz gain badaude beste garraiabide batzuk ere.

Azpiko lerroetan zuri bururatzen zaizkizun guztiak idatz itzazu.